July 1, 2007

TXORI BATEK BIDALIA...

Nori dio laguntzen agintedunak?......,
agintedunek nori diote laguntzen?.....
Aginteduna ahaztu da, agintedunek ahaztu dute
herriko jende herriko besterik ez zirenean
zein zen beren guraria, zer zen eskatzen zutena,
zer zuten agindu agintaritzara zihoazenean

Ai olatu, olatutxo itxasoaz ahazturik
ez diozu erantzuten itxasoaren gogoari.
Ai olatu, olatutxo itxasoaz ahazturik
haizearen kapritxoak hartu dizu burua,
haizearen kapritxoei saldu diezu burua,
haizea duzu serbitzen eta ez itxasoa.

Itsas uren gandor, itsasoan jauntxo,
memoria duzu galdu itsasoaren gainean
jarri zarenerako.-

BITORIANO GANDIAGA.-

(txoria: Maite Juaristi Egiraun)

2 comments:

rober said...

Kaixo Trapintxi, Ze ekarpen polita...Pentsatsen emoten dau eta primeraplanan merezi du egotea sasoi batez...
OPARIMUNDU MUXUTRUKEAN

Anonymous said...

Esperemos que este BLOGGGGGGGGGGG no sirva de ejemplo a EL PROCESO.
¡¡¡ OSTIAS, QUE ABANDONO !!!

ALPROJA say: "Lur desolatua"
BLOGGGGG hau say: "Blog desolatua"