July 27, 2007

HIRU GEZI.-




















Altxatu egin dut eskuineko besoa ortzadarrera, eta hiru errainu gori ere hartu ditut ezkerreko eskuaz arkua eta geziak bailiran iaurtikitzeko: bata eguzkira, gaua sortzeko -eta gaua sortu da. Bestea munduak bereizten dituan oihala urratzeko, eta urratu dira horma eta oihal guziak lurrean.....Eta hirugarrena ene buruaren aurka zuzentzen dut.

No comments: